59. Durangoko Azoka 2024ko abenduaren 5etik 8ra.
Urteroko ohitura bihurtu den ibilaldia da Durangoko liburu eta diska azokara joatea. Bertan, produktuez gain, autore eta artistak ezagutzeko aukera dugu maiz, eurekin argazkiak atera, elkarrizketak izan eta autografoak biltzea gustuko baduzu, hona hemen aukera zoragarria!
Liburu eta diska aurkezpenak, kontzertu ugari, eta abar askok osotzen dute lau eguneko festa hau. Informazio osoa: esteka honetan
Eta datorren urtean 60 urte beteko ditu! Irrikitan egongo gara urteurrena nola ospatuko duten jakiteko.
Hala ere, oraindik denbora duzue hara joan eta aurtengo ekitaldia disfrutatzeko, iganderarte baitirau.
Animatzen bazarete edo jada bisitatu baduzue, mesedez utzi komentarioren bat eta esan zer erosi edo ikusi duzuen; agian hurrengo post-a egiteko ideia emango didazue!
Hona hemen nire aurtengo aukera (beste batzuk argazkitik kanpo geratu dira):
Argazki gehiago ikusteko, bisitatu nire IG profila: hemen.
Eta noski, ezin egunpasa bukatu Urrats tabernan pintxo batzuk dastatu gabe, bukaera polita egun euritsu baina bikain batentzat.
Puntuazioa: 10/10*


No comments:
Post a Comment